Berri txarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lagun bati esker jaso zuten Begoñaren etxekoek frontera joanak ziren lau senideren berri. Alejandro hila; Felipe preso Santoñan, bi heriotza-zigor egozten zizkiotela; aita eta Sabin, seme gazteena, Frantziara ihes egiten saiatzera zihoazen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 11a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: ERR-001/008
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Ba, prisionero Laredon-o in zuen, ta gero aurrena Santoñaa. Eta guk, klaro, ez gendun gizonan berriik ezer´e, hainbeste denbora! Ta gero, hemengo bat, harek bi koiñadu zittun junak eta jun zan ta harek ekarri zun notiziya: Alejandro hil zala ta Felipe Santoñako kartzelan zeola, bi “pena de muerte” atera zizkela, eta aitta ta Sabin, gaztena, berriz, Frantzia pasa ziala. Orduntxe lasaittu zala esan zun Felipek, ya haik Frantziako bidian jarri zittuenen. Zegatikan, zea, mutil koskorra balitz bezela, nola umek-eta bakarrik, umek eta zaharrak bakarrik pasatzen zittuen barkun, behintzat mutil koskorra balitz bezela, galtza motxak eta zeakin. Ta aitta, berriz, bizarra ta alkandora zahar batekin ta zean, ta behintzat Frantzia pasa zittuen ta. [Alperrik] zan. Ez dakit zenbat denbora pasa zuen ta, azkenian, etortzia… etorri nahia, etorri nahi bazeuken, baiño 41ko kinta zan, ta etortzen bazan, Francon aurreneko frentea eramango zuen.
- Hori Sabiñeatik ai zea, txikiyaatik?
- “Primera línea”. Komerik, bai. Ta gero, hala, ba, Urzabal hortan bizi giñan ba gu´re. Eta bueno.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!