Xebastian Retegi Mitxelena

Errenteria (Gipuzkoa) (1929-2018)

Biografia

Errenteria-Oreretako Egi-Luze Mendikoa baserrian jaio zen Xebastian eta han bizi izan da beti, Egi-Luze sagardotegia dagoen baserrian, alegia. Aita Egi-Luze bertakoa zuen eta ama, berriz, Añarbeko Pikorrene baserrikoa. Zazpi anai-arrebatan bera izan da gazteena. Aitak Landarbasoko kobetan egiten zuen lan perretxikoak hazten eta hura utzi zuenean baserrian aritu zen. Xebastian Zamalbide auzoko Tolare-Berri eskolan ibili zen 6-7 urterekin hasi eta 12 bete arte. Geroago, auzoko beste mutil bat eta biak Errenteriako kaleko eskola publikora jaisten ziren gaztelaniaz ez zekitela-eta ikastea komeni zitzaiela erabaki baitzuten gurasoek. Hamalau urterekin utzi zuen eskola. Donostiako Udaleko langilea izan zen konponketak egiten, basolanetan ere aritu zen eta Landarbasoko zentraleko langile ere izan zen. Baina sagardogintza izan da bere zeregin nagusia. 1945 inguruan sagardotegia martxa jarri zuten baserrian eta geroztik beti izan da sagardotegia bertan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-017 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita perretxikoak hazten Bideoaren ikonoa
2 Baserriko bizimodua Bideoaren ikonoa
3 Esnea saltzera kalera Bideoaren ikonoa
4 Eskolara Tolareberrira Bideoaren ikonoa
5 Tolaretik eskola publikoetara Bideoaren ikonoa
6 Mutikotako jolasak Bideoaren ikonoa
7 Ehiza eta arrantza Bideoaren ikonoa
8 Gereziak batzen, arbolara igota Bideoaren ikonoa
9 Sagar arbolak Bideoaren ikonoa
10 17 urterekin Donostiara lanera Bideoaren ikonoa
11 Bizikletan lanera Bideoaren ikonoa
12 Sukaldeko lanak emakumeek Bideoaren ikonoa
13 Sagardoa eta pitarra egiten Bideoaren ikonoa
14 Errotara, artoarekin Bideoaren ikonoa
15 Gerrako kontuak Bideoaren ikonoa
16 Aita kartzelara eraman zuten Bideoaren ikonoa
17 Bordaxarko mutilen heriotza Bideoaren ikonoa
18 Bilerak Bideoaren ikonoa
19 8-9 urte nobiotan Bideoaren ikonoa
20 Ezkondu zirenekoa Bideoaren ikonoa
21 Egiluze sagardotegia Bideoaren ikonoa
22 Sagardotegiko giroa I Bideoaren ikonoa
23 Sagardotegiko giroa II Bideoaren ikonoa
24 Antzinako sagardogintza Bideoaren ikonoa
25 Sagardotegi asko zeuden lehen Bideoaren ikonoa
26 Pinuaren gainbehera Bideoaren ikonoa
27 Egurra txikitzen, okindegietarako Bideoaren ikonoa
28 Ur korrontea, aldaketa onena Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia