Xanti Iparragirre Perurena
Errenteria (Gipuzkoa) (1934-2022)
Biografia
Errenteriako Añarbe auzuneko Añarbe baserrian jaio zen. Ama Goizuetakoa zuen eta aita, berriz, Oiartzungoa. Hamar anai-arrebatatik zazpigarrena zen bera. Eskolara joateko aukerarik ez zuen izan. Hamasei urtera arte etxean lan egin eta gero, basolanean hasi zen, ikatza egiteko egurra botatzen eta prestatzen. Soldaduska aurretik Donostian Gaiztarroren mendia zena lautu zuten eskuz, geroago Bidebieta parkea izendatu zuten tokian etxeak eraikitzeko. Eskoriatzara ezkondu zen, eta bertan Goikolea eta Akixorekin batera, Euskal Herrian aitzindari izango zen haurrentzako Bertso Eskola jarri zuten martxan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe - Kepa Elortza | ||
ERR-054 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute