Seberiano Iñarra Lizarazu
Errenteria (Gipuzkoa) (1926-2013)
Biografia
Errenteriako Bidegurutzeta baserrian jaio zen, Melondegi izenaz ezagunagoa bada ere. Zortzi senide ziren. Ama Lezokoa zuten, baina Errenteriara bizitzera joana; aita, Erreka baserrikoa. Baserritik bizi ziren: esnea partitzen zuten Errenterian, astoarekin; hori bai, aitak moilan ere egiten zuen lana noizean behin, Pasai Antxon. Xeberiano Tolareberrira joan zen eskolara lehenengo, eta gero Errenteriara, kalera. Batez ere arotz-lanetan ibili izan da Lasa zerrategian eta itsasontziak konpontzen Pasai San Pedron: Arrazola eta Urangarekin eta Guria kooperatiban, hain zuzen ere. Afrikan egon zen soldadu. Bixenta Arrieta altzatarrarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Ehiza ikaragarri gustatzen zitzaion umetatik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-014 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute