Pepi Mitxelena Aiestaran
Errenteria (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Errenteria-Oreretako Beheko Kalean jaio zen. Bost anai-arrebatan bera zen zaharrena. Anaia bat jaiotzetik elbarria zen eta txikitatik anaia zaintzeaz arduratu zen. Herriko eskola publikoan ibili zen ikasten hamahiru urte bete arte. Hamabost urterekin, Pekin fabrikan hasi zen lanean. Entxufeak eta torlojuak egiten zituzten. Gogoan ditu Pepik 1933ko uholdeak: Beheko Kaleko etxetik zumardia ikusten zuen. Hamahiru urte zituenean Goiko Kaleko etxe batera aldatu ziren. Danel Txapartegi errenteriarrarekin ezkondu zen. Oso kantuzalea zuen senarra. Senarraren aita bertsolaria zen, Jose Ramon Txapartegi. San Markosene zaharrentzako egoitzan bizi izan da Pepi. Argazkiaren eskuinaldean azaltzen dena Pepi da eta ezkerraldean dagoena Arantxa Jauregi.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-011 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute