Miren Mendarte Kasares

Errenteria (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Herriko erdigunean, kale zaharrenetako batean, Santxo-Enea kaleko 19an jaio zen Miren eta kale horretan bizi izan da beti. Aita Errenteriakoa zuen, bera jaio zen etxekoa bertakoa, eta ama, berriz, Altzako Kasanao baserrikoa. Bere aitona Saturnino Elorriokoak erosi zuen hiru solairu zituen etxea eta etxepean janari-denda haundi bat jarri zuen, "Mendartetarrena" bezala ezagutzen zena. Etxepean zuten denda hartan egiten zuen lan Mirenen aitak familiako beste batzuekin batera. Aita abertzalea zen, batzokiko arduraduna; 36ko gerran gudaria izan zen eta fusilatu egin zuten. Mojen eskolan ibili zen Miren,"Hijas de la cruz" izenekoan. Etxean garrantzia handia ematen zioten ikasteari eta Mirenek Batxilergoa egin behar zuela erabaki zuten. Ikasketak bukatzean irakasle bezala aritu zen, eskola partikularrak ematen. Gero dendan aritu zen bizpahiru urtez, Pako Etxebeste errenteriarrarekin ezkondu zen arte. Ezkondu eta etxeko lanetan jardun zuen. Bazuen nahikoa lan hamar seme-alaba izan baitzituzten. Senarrak drogeria zuen eta ahal zuenean lagundu egiten zion Mirenek. 1975 urte inguruan itxi zen Mendartetarren janari-denda.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Familiaren historia: Saturnino aitona Bideoaren ikonoa
2 Dendan saltzen zutena Bideoaren ikonoa
3 Aita dendan; kafea eta pastelak Bideoaren ikonoa
4 Denda ondoko jangela Bideoaren ikonoa
5 Egunkariak eta bertsopaperak Bideoaren ikonoa
6 Santxoenea kalea nolakoa zen Bideoaren ikonoa
7 Asto-tokia eta azoka Bideoaren ikonoa
8 Olibet gailetak saltzen Bideoaren ikonoa
9 Umetako jolasak kalean eta errekan Bideoaren ikonoa
10 Frantsesa ikastera Frantziara Bideoaren ikonoa
11 Batxilergoa egin zuen Bideoaren ikonoa
12 Lehenengo lanak, irakasle moduan Bideoaren ikonoa
13 Errenteria: Manchester txikia Bideoaren ikonoa
14 Fabriketako ordutegiak Bideoaren ikonoa
15 Manifestazioak eta istiluak Bideoaren ikonoa
16 Aita zinegotzi jeltzalea Bideoaren ikonoa
17 Gerra hasi zenean, aita frontera Bideoaren ikonoa
18 Aita zergatik joan zen frontera; amaren jarrera Bideoaren ikonoa
19 Pospolinetako eta Gabonetako kantuak Bideoaren ikonoa
20 Dantza eta zinea Bideoaren ikonoa
21 Dantza eta mutil kontuak Bideoaren ikonoa
22 Elizaren indarra eta debekuak Bideoaren ikonoa
23 Bikote harremanak tabua ziren Bideoaren ikonoa
24 17 urterekin hasi, 22rekin ezkondu Bideoaren ikonoa
25 Ezkontzako soinekoa; jostun asko eta onak Bideoaren ikonoa
26 Ezkontzako orrazkera; ile apaindegiak Bideoaren ikonoa
27 Bazkaria, Panierren; apaizei berorika Bideoaren ikonoa
28 Indarpean erdaraz hitz egiten Bideoaren ikonoa
29 Desfileak eta burlak, gerra garaian Bideoaren ikonoa
30 Errazionamendurako errolda egiten Bideoaren ikonoa
31 Errazionamendua banatzen Bideoaren ikonoa
32 Arraina nahiko libre, haragia kontrolatuta Bideoaren ikonoa
33 Estraperloa; janaria gordetzen Bideoaren ikonoa
34 Etorkinengandik asko ikasi zuten Bideoaren ikonoa
35 Dendan ordaintzeko dirurik ez askok Bideoaren ikonoa
36 Emakumearen kaxuelarekin gizona soziedadera Bideoaren ikonoa
37 Dendako ordutegia; kontuak, eskuz Bideoaren ikonoa
38 Jakien kalitatea; errazionamenduko ogia Bideoaren ikonoa
39 Olibet gailetak; lantegiak ixten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
40 Kooperatibak ireki zituztenean, denda itxi behar Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
41 Ezkondu artean lanean; emakumeak fabriketan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
42 Lantegietako gatazkak; manifestazioak Bideoaren ikonoa
43 Etorkinak bertakotuta; Errenteria, herri bizia Bideoaren ikonoa
44 Manifestazioak eta miaketak Bideoaren ikonoa
45 Harremanak nola aldatu diren; txistulariak Bideoaren ikonoa
46 Gerra aurretik, euskara nagusi; orain, berriz... Bideoaren ikonoa
47 Mahaia bedeinkatzeko, euskara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
48 Hiru haur etxean, besteak ospitalean jaioak Bideoaren ikonoa
49 Haurdunaldian, dieta Bideoaren ikonoa
50 Erditzea eta oilo salda Bideoaren ikonoa
51 Bularra ematea; jaioberrien arropak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia