Manuel Aldaraborda Etxabide
Errenteria (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Errenteria-Oreretako Miguel Zabaleta kalean jaio zen Manuel. Hiru senidetan bigarrena zen. Aita Irungoa zuen eta ama berriz Etxalarkoa. Aitak Errenteriako alanbre-fabrikan egiten zuen lan. 1939an soldaduen kamioi batek jo zuen Lezorako bidean eta bertan hil zen, Manuelek hamar urte besterik ez zituela. Ama lanean hasi zen orduan Esmalterian. Manuel Biteri eskola publikoan ibili zen hamalau urte bete arte Don Pedro Indaberea apaizarekin. Hamalau urterekin lanean hasi eta lantegi asko ezagutu izan ditu: Yeregi-Billanueban moldeak egiten, Mapip izenekoan makinak egiten, Niessenen mekaniko eta Sabino Olaskoagaren lantegian mekaniko. Gero, 1963an, beste batzuekin batera Tajo Kooperatiba sortu zuen; bertan aritu zen erretiroa hartu arte. Mekaniko-doitzaile izan da. Betitik izan da oso kirolzalea: gaztetan futbolean aritzen zen eta gerora beti izan du mendizaletasun handia. Herriko Urdaburu Mendizale Elkarteko kide izan da. Bixen Trojaola Errenteriarrarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Beti bizi izan dira Agustinak auzoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-032 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute