Konsuelo Zabaleta Galarraga

Errenteria (Gipuzkoa)

Biografia

Errenteriako Miguel Alduntzin kaleko (Goiko Kaleko) laugarreneko lehenengo pisuan jaio zen. Ama, Monika Galarraga, Errenteriako Eliz kalean jaioa zen eta aita, berriz, Santa Klara kalean. Aita Juan Zabaleta bertsolaria zen eta anaia ere bertsolaria zuen: Zabaleta anaiak ziren. Aita bertsolaria izaki, senideen artean kantatzeko ohitura zuten Konsueloren etxean. Aitak Fabril artile-fabrikan egiten zuen lan eta tindatzailea zen; Goiko Kaleko jaietarako tinteak eramaten zituen eta paper-fabrikako paperak tindatuta, banderatxoz betetzen zuten kalea. Konsuelo Gurutzeko Alabak kongregazioko lekaimea da. Hondarribian egin zuen nobiziatua eta ordutik irakaskuntzan aritu da. Hasierako urteetan Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan klaseak ematen eta kongregazioaren eskoletan zebiltzan irakasleei euskarako klaseak ematen hasi zen. Hogeita hamar urte daramatza Errenteriako San Jose ikastetxean lanean, irakasle lanak egin izan ditu eta baita zuzendari lanak ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Moja sartzeko erabakia eta ordutik izandako bizimodua Bideoaren ikonoa
2 Euskara irakaskuntzan sartzen Bideoaren ikonoa
3 Euskarako titulazioa atera zuenean, euskarako irakasle aritu zen Bideoaren ikonoa
4 Euskara fintzera Bilboko hizkuntza-eskolara Bideoaren ikonoa
5 Aita eta osaba zituen "Zabaleta anaiak" Bideoaren ikonoa
6 San Agustin egunerako ilusioa Bideoaren ikonoa
7 Otorduetako ardoa eta sagardoa Bideoaren ikonoa
8 Ama odol-emailea zen Bideoaren ikonoa
9 Etxetik jaso zuen erlijioarekiko maitasuna Bideoaren ikonoa
10 Goiko kalea lehen Bideoaren ikonoa
11 Gurasoen lana Bideoaren ikonoa
12 Aita tindatzailea zen Bideoaren ikonoa
13 Umetako planak Bideoaren ikonoa
14 Koldo Mitxelena asko ezagututakoa Bideoaren ikonoa
15 'Xenpelar'ren bertsoak Bideoaren ikonoa
16 Juan Zabaletaren, bere aitaren, bertsoak Bideoaren ikonoa
17 Aitaren bizimodua eta dohainak Bideoaren ikonoa
18 Lehengo Madalenak eta Gabonak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia