Joxe Luix Arzallus Lizarralde
Errenteria (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Errenteria-Oreretako Zamalbide auzoan dagoen Bordondo baserrian jaio zen. Aita Albizturkoa zuen eta ama berriz Igeldokoa. Bost anaietan zaharrena izan da Joxe Luix. Aitak baserrian egiten zuen lan, tarteka Pasaiako portuan deskargan ere aritzen zen. Baserriko lanetan aritu da beti, zazpi urtetarako behiak jezten zituen, gero amak kalera jaitsi eta etxez etxe saltzen zuen esnea. Baserrian aritzearekin batera kanpoan ere lan egin izan du. Errenteria-Oreretako Pekin izeneko fabrikan aritu zen hiru urtez. Baina urte gehien Pasaiako portuan egin ditu, karga-deskarga lanetan, 58 urterekin jubilatu zen arte. Juana Mitxelena Oiartzuarrarekin ezkondu zen eta zaharrena zenez, baserrietako legeari jarraituz, zaharrena izaki, berak zuen maiorazkoa eta baserrian jarri ziren bizitzen. Geroztik han bizi izan dira beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-018 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute