Inaxito Albisu Mendarte

Errenteria (Gipuzkoa) (1924-2013)

Biografia

Errenteria-Oreretako Santxo-Enea kalean jaio zen, 11 zenbakiko bigarren pisuan. Aita Errenteriakoa bertakoa zuen eta ama, berriz, Oiartzungoa. Aita aitak eskribau-lanak egiten zituen Olibet gaileta-lantegian, baina lan hori utzi eta okindegia zabaldu zuen Madalena kalean; orduan, iparraldean ibili zen ogi mota ezberdinak nola egin ikasten. Senideetan gazteena da Inaxito eta, gaztetxoa zela, aitari laguntzen zion ogi-banaketa egiten bizikletarekin. Geroago saltzaile modura ere aritu zen lanean. Gaztea zela, Madrilgo psikiatriko batean, Karabakan, egin zituen lau hilabete eta esperientzia horrek bere bizitza markatu zuen. Handik itzuli zenean, bolada txarra pasa zuen. Eta gaizki egote horretan, herriko beste batzuekin elkartu eta alkoholiko anonimoak izango zenaren aurrekaria sortu zuten. Inaxitoren etxean biltzen hasi ziren eta euren bizimodua eta arazoak konpartitzen zituzten. Hortik sortu zen Alkoholiko Anonimoak izeneko taldea. Pixkanaka talde gehiago sortzen joan ziren herrian eta beste herri batzuetatik beren esperientziaren berri emateko deitzen zieten eta Inaxito bere lagunekin bertaratzen zen azalpenak ematera. Alkoholiko Anonimoen bultzatzaile eta partaide izan zen. Bere beste ardura garrantzitsuenetakoa euskararen ingurukoa izan zen. Euskara-klaseak eman zituen urte askoan bere etxean eta beste leku batzuetan ere bai. Bere emazte Leorekin konpartitu eta bizitu zituen esperientzia horiek guztiak.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-006 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitak okindegia ireki zuen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Tifusak bi anaia eraman Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 1924ko ekainaren 6an jaiotakoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Errenteriako gazteen eta ingurukoetakoen arteko harremana Bideoaren ikonoa
5 Dendan lapurtzeko estrategia landua Bideoaren ikonoa
6 Primo de Riveraren garaiko giro zaila Bideoaren ikonoa
7 Gerra garaiko ideologiak eta adiskidetasunak Bideoaren ikonoa
8 Gerra aurretik Errenterian egondako iskanbila handia Bideoaren ikonoa
9 Bidegabekerien aurkako borroka Errenterian Bideoaren ikonoa
10 Arreba kartzelara eraman zuteneko une gogorrak Bideoaren ikonoa
11 Pasaiakoen eta Errenteriakoen arteko "gerrak" Bideoaren ikonoa
12 Gerrako une latzek markatu egin zuten Inaxito Bideoaren ikonoa
13 Gerrak soldaduengan utzitako ondorioak Bideoaren ikonoa
14 Gerratik itzulitakoan, alkoholean babestu Bideoaren ikonoa
15 Alkoholarekin zuen arazoa konpontzeko, psikiatrikora joatea erabaki zuen Bideoaren ikonoa
16 Bizia salbatu zion gizona Bideoaren ikonoa
17 Arazo bera zuen jendearekin hitz egiteak ekarritako onura Bideoaren ikonoa
18 Bilerak hasteak osasun mentala hobetu Bideoaren ikonoa
19 Espainiako hegoaldeko jendea bileratara etortzeak ekarritako onura Bideoaren ikonoa
20 Bileren oinarria eta terapiaren funtsa Bideoaren ikonoa
21 Esperiantziatik ikasitakoarekin besteei laguntzen Bideoaren ikonoa
22 Emaztea laguntzaile aparta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia