Iñaki Etxebeste Muxika

Errenteria (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Errenteria-Oreretan jaioa dugu Iñaki Etxebeste. Gurasoak ere bertakoak zituen, Olibet gaileta-fabrikako langileak biak. Aita paper-lantegian ere aritu zen lanean. Bi urte zituela, mojetara eramaten zuten Iñaki, gurasoak lanera joaten baitziren; geroago, Aierbe ahizpen eskolan jarraitu zuen. 14 urterekin lanean hasi zen. 1960an, Alemaniara lanera joateko izena eman zuen eta 28 urterekin hara joan zen: soldatzaile-lanetan jardun zen hiru urtez. Handik bueltatu zenean, ofizioa ikasita Paisa lantegian aritu zen 55 urte bete arte. 1965. urtetik, Galtzaraborda auzoan bizi izan da. Beraien etxearen beheko solairuan emazteak eta biek musika-akademia zuten eta solfeo-klaseak ematen zituen Iñakik bertan. Emaztea, Silbia Besga, piano-jotzailea zen eta hainbat musika-instrumentu jotzen ere irakasten zuen. 3 seme-alaba izan zituzten eta hirurak musikazaleak izan dira; ikasketak ere arlo horretatik bideratu izan dituzte. Bizi izan den auzoko, Galtzarabordako, auzo-elkartean ere parte hartu izan du hainbat jardueratan: hala nola, Olentzero ateratzeko abeslari-taldea prestatzen, Santa Agedako koplak kantatzen... Horrez gain, txorizale amorratua izan da eta urte askotan ibili izan da San Markos mendiaren inguruan erreklamuarekin txoriak harrapatzen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-046 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoek gaileta-fabrikan egiten zuten lan
2 Gurasoak lanean eta beraiek eskolan
3 Iñakiren aitonen ezizenak
4 Txorizale amorratua
5 Mojekin eta Aierbetarrekin ikasia
6 Alemaniara joandakoan, askoz lan-baldintza hobeak Transkripzioaren ikonoa
7 Alemaniara joateko arrazoiak
8 Alemaniatik itzulitakoan, lana bilatzeko arazorik ez
9 Emaztearekin musika-akademian erakusten
10 Musika-akademiako ikasleak
11 Kupel Tokin elkartzeko ohitura
12 Errenteriako sagardotegiak
13 Olentzero ateratzen hasi zirenekoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia