Fernanda Etxeberria Mitxelena
Errenteria (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Errenteria-Oreretan Miguel Alduntzin kaleko 12. zenbakian jaio zen Fernanda, sei senidetan gazteena. Aita Añabitarte baserrikoa zen; ama, berriz, nafarra, Sunbillakoa. Aitak herrian bertan zegoen fabrika batean egiten zuen lan, "Real Compañia Asturiana de Minas"en. Rosaren eskolan ibili zen Fernanda 11 urte bete arte. Gerora, eskola utzi eta neskame lanetan hasi zen Goiko kalean. 14 urte bete zituenean fabrikan lanean hasi behar zuela esan zioten eta Pekinen hasi zen; inspektore lanetan aritu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-016 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute