Eustaki Labandibar Retegi
Errenteria (Gipuzkoa) (1920-2012)
Biografia
Errenteria-Oreretako Goiko Kalean jaio zen Eustaki. Aita bertakoa zuen, Larretxipi baserrikoa eta ama, berriz, Oiartzungo Zamora baserrian jaioa. Mojen eskolara joan zen hamalau urte bete arte. Gero josten ikasten hasi zen Pepita Iñarrarekin, Pepitak Goiko Kalean zuen jostundegian. Eustakik oso gustukoa zuen jostea eta ikasle abila zenez, Pepitari jostun lanetan laguntzera joaten zitzaion eta Pepitak trukean diru apur bat ematen zion. Gero kanporako josten hasi zen eta Lekuona sendiarentzat josten zuen; izen bereko okindegiko jabe zen sendiaren jostun izan zen 70 urtez. Soinekoak, blusak, gonak, gaueko soineko dotoreak... josten zizkien. Baina fabrikako lanean ere aritu zen Pasai Antxon, hortzak garbitzeko pastaren tutuak egiten zituzten fabrikan, 11 urtez. 1970 urte inguruan Iztieta auzora joan zen bizitzera ahizparekin eta geroztik han bizi izan zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-005 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute