Consuelo Ordoki Ordoki

Errenteria (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Errenteria-Oreretako Maria de Lezo kalean jaio zen Consuelo. Aita eta ama nafarrak zituen. Txikitan hasi zen pilotan jolasten eta ikaragarri gustatzen zitzaionez, egunero egiten zuen bere saioa: txikitan etxe ondoan eta handik urte batzuetara, helduagoa zela, Esmalterian lan egiten zuten mutil gazteen aurka lantegiaren horma handi batean, haiek bazkalostean lanera sartu aurretik. Eskuz aritzen ziren eta eskuak minberatuta zituela bueltatzen zen Consuelo etxera. Askok "marimutil" deitzen zioten. Geroago, herriko pilotalekura hasi zen joaten. Han erraketarekin aritzen zen, erraketista zen. Madriletik deitu omen zioten behin erraketista bezala aritzeko, baina amak ez zion joaten utzi. Etxean arrosarioak eginez irabazten zuen diru pixka bat. Bularretakoak ere egiten zituen kakorratzarekin enkarguz. Herrian oso ezaguna izan da kalean zihoala txistu egiteko ohitura izan duelako, eta trebetasun handiz gainera. Urte askoan bizi izan da zaharren egoitzan.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-042 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Pilotarako zaletasuna Bideoaren ikonoa
2 Erreparazioko mojekin ibilia Bideoaren ikonoa
3 Umetatik esku-pilotan jokatzen Bideoaren ikonoa
4 Pilotan jokatzeko janzkera Bideoaren ikonoa
5 Mugaren beste aldetik ekartzen zuen jeneroa Bideoaren ikonoa
6 Eskola publikoan gustura ikasi zuen Bideoaren ikonoa
7 Arrosarioak eta barruko arropa egiten Bideoaren ikonoa
8 Zumardira musika entzutera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Erlijioari buruzko bertsoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 'Xenpelar'ren bertsoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Txistua jotzen abila Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia