Balentina Zabala Etxeberria
Errenteria (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Errenteria-Oreretako Morrontxo baserrian jaio zen Balentina. Aita Morrontxokoa zen eta ama, berriz, Zamalbideko Pikoketa baserrikoa. Baserritik bizi ziren. Esnea eta barazkiak eramaten zituzten egunero kalera; etxeetan, plazan eta merkatuan egiten zuten salmenta. Balentina zortzi bat urte zituenerako hasia zen ahizparekin salmentan. Geroago, Balentina bakarrik joaten zen astoaren laguntzarekin. Pedro Lekuona lezoarrarekin ezkondu zenean, senarraren baserrian Lezoko Kaxernan jarri ziren bizitzen. Geroztik han bizi izan dira. Ezkondu eta gero ere, urte askoan jarraitu zuen Balentinak esneketari lanetan, beti ere astoa lagun zuela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-043 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute