Ermua (Bizkaia)

Xemeikoak eta lamaikoak

Xemeikoak eta lamaikoak Dirurik txikiena "lamaikua" zen, gero xemeikoa, gero txakur txikia, gero txakur haundia. Intxaurrekin "lamaikora" jokatzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-038-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dirurik txikiena "lamaikua" zen, gero xemeikoa, gero txakur txikia, gero txakur haundia. Intxaurrekin "lamaikora" jokatzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Xemeiko barik orduan.
-Xemeiko barik.
-Xentimorik barik esan nahi da.
-Xemeikua zan... Osea ke, dirurik txikixena zan lamaikua. Lamaikua zan dirurik txikixena antziñakua. Gerora lamaikuan ostian xemeikua; eta xemeikuan ostian txakur haundixa, txakur txikixa, ta txakur txikixan ostian txakur haundixa. Aitzen dozu? Txakur haundixa, txakur txikixa, xemeikua ta lamaikua.
-Lamaikuak eta xemeikuak pezetiakin zerikusirik bai?
-Klaro, harek "centimos, centimos". Osea que la peseta era uno, una fracción única. Pezetian txakur haundixak zekan "veinte céntimos... diez céntimos" txakur haundixak; "cinco céntimos" xemeikuak, ta lamaikuak "una porción [...]". Horrek zien diru antxiñako... Gero egoten zian errialekuak...
-Txakur haundixak?
-Txakur haundixak "diez céntimos".
-Txakur txikixak, barkatu...
-Cinco céntimos.
-Eta xemeikuak?
-Xemeikuak ekazen "la fracción de diez" xemeikuari kenduta. Txakur txikixai dibidu hamarrekin eta lamaikua.
-Orduan pezetiakin?
-Pezetiakin lamaikuak asko euazen. Horrek zian antziñako diruak. Ta jokatzen zan lamaikora intxaurrekin eta. Bai-bai, intxaurrekin zuluak eitten zan eta, intxaurrak botatzen zian eta "pares" edo "nones" urtetzen baeben ba haxe. Lamaikora jokatzen zan. Horrek antziñakuak dia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia