Eitzagara eskolara trenbideko tuneletik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-036-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2007(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:02:09
- Erref: ERM-036/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Ta gero eskolan be Ermuan. Neri akordatzen jata, Doña Maria maistra zaharra. Ez eban erakusten tautik be baiña bueno. Gero akordatzen jata geixorik, geixotu nitzan ni, bronkixuetako fuertia nekan. Bizi guztian segidu dost haretxek, e. Ta ez dakit ba zenbat urte eukiko nittuan, hamar bat urte edo? Bederatzi edo? Ta holan handik lasterrera Ermuan euan mediku bat oso-oso ona, Don Sabino Bengoetxea. Mediku bat zan kategorixakua eta argixa. Eta gure amari esan bihar izan otsan eze: "Hau neskato hau atarako bazendukie holan mendira edo piñadixa daon lekura, bronkixuetarako asko be hobeto. Gure aitta patxaraz, harek ez, baiña gure ama zan argixa. Eta esan eban eze: "Bai? hau eskolara ataratzia onena. Orduan barriadetara jente asko joaten zan, Sallabentera... Eitzara gitxiao urrin eualako. Ta Sallabenten ez euan lekurik eta, bueno ba Eitzara eskolara. Eitten nittuan goixian eta arratsaldian biajiak, e. Orduan trenak be gitxi pasatzen zien eta. Tuneletik joaten giñan. Goizian maistriakin. Ermuan Arkupe Zarretan euan apopillo. Ez dakit zein lekutan. Bera eta Sallabentekua be bai. Ta gero egualdi ona euanian behintzat, egualdi onakin, bazkaittara etortzen giñan. Enkanbio neguan egualdi txarra baeuan, ba sukalde ederra genkan. Diputaziñuak amantalak, ontzixak, esku-trapuak... Baiña ederrak, e. Ta harrikatza be eruaten eben Ermutik diputaziñuak pagauta, astuakin. Ta bazkaixa eitten genduan eta bertan bazkaldu. Holan ibili nintzan ba urtietan. Ta astian behin edo, ala ez dakit birrittan behin edo, joaten jakun Ermuan euana jesuitta haundi bat, Aitta Murgoitio, dotriniakin. Ta ibiliko nitzan ba ni eskolan gerriak urten arte, hamalau urtera arte edo. Ikasi nebana hantxe ikasi neban.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!