Ermua (Bizkaia)

Etxean amak haserre, erdaraz eginez gero

Etxean amak haserre, erdaraz eginez gero <p>Eskolan dena erdaraz, baina etxean ez zieten uzten. Kalean euskaraz gehienetan, baina erdaraz ere bai inoiz "dotoreago egitearren". Gaia ederki ilustratzen duen kantutxo elebidun interesgarria.</p>

Eskolan dena erdaraz, baina etxean ez zieten uzten. Kalean euskaraz gehienetan, baina erdaraz ere bai inoiz "dotoreago egitearren". Gaia ederki ilustratzen duen kantutxo elebidun interesgarria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk ze rekuerdo daukazu eskoliana, ona?
-Bueno, bai. Horixe, erderia dana. Eta gurian etxian ez zan eitten erderarik. Eta deskidatzen bagiñan, e, bueno! Amak hasarre eitten oskuan.
-Erderaz ein bihar, kostata. Eta zuek jo edo noz-noz egin zaittue maisuak?
-Ez, ez. Et, et.
-Erderia ta euskeria ta esan dozula, zeuen artian lagunen artian-eta zela eitten ziñuen?
-Erderaz.
-Erderaz lagun artian be bai?
-Bueno. Euskeraz bagenkixen, ezta, baiña.
-Eskolatik kanpo be bai erderaz?
-Ez, euskeraz. Erderaz bagenkixan, e. Puxkat dotoriao edo eittiarren.
-Baina normalian lagunekin eta...
-(Kantuan)
Baserriko alabak gerade
baiña somos muy listas,
euskeraz nahi erderaz
hitz egiten degu alkarrekin.

Miren ustedes
qué garbo y salero,
dantzan gaiñera
iñon bezin ondo

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia