Miren Astarloa Laka Betiondo
Ermua (Bizkaia) (1935)
Biografia
Ongarai auzoan kokatutako "Betiondo" baserrian jaio zen 1935eko martxoaren 18an, San Jose bezperan; hori dela eta, Maria Josefa izenarekin bataiatu zuten. Ermura joan zen eskolara eta eskola eta baserriko lanak tartekatzen zituen. 1963an Rodolfo Ugena garraiolari erandioarrarekin ezkondu zen eta lau izan ziren andre-gizonok izandako seme-alabak. 1972. urtean alargun gelditu zen, 3 urtetik 7 urtera bitarteko lau txikiren kargu, umezurtza- eta alarguntza-laguntasun barik. Premiak astinduta, bat-batean baserritar izatetik garraiolari eta enpresa-buru izatera pasa zen. Bulegoko lanak gizarte lanekin tartekatu izan ditu: Elizaren ekimenetan parte hartu izan du, Ermuko Alargunen Elkartea sortu zuen eta Ermuko Tonbola Solidarioa sortu eta bultzatu zuen. Elkarrizketa egin zitzaionean oraindik ere bere giza-lanekin jarraitzen zuen indartsu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-016 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Ekhi Belar - Piedi Eizagirre | ||
ERM-020 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?