Mateo Arrieta Agirregomezkorta Betiondo
Ermua (Bizkaia) (1922-1993)
Biografia
Ermuko Zubiaurre kalean jaio zen 1922ko San Fermin egunean. Vicente eta Elena gurasoen 5 mutilen aldran, Mateo laugarren. Eskolan euskaraz egiteagatik zigorra jasotzen zen sasoiak ezagutu zituen, liburu handiak eskuetan eta ipintzen zituenari antzik eman ezinik. Gazte-gaztetatik beharrera joatea egokitu zitzaion, lehenengo Ermuan "Leonenian" eta "Urretanian", gerora Oñatiko "Areition", eta jubilatu artean Eibarko "Star" tailerrean. Alizia González Atxa eibartarrarekin ezkondu zen eta 5 seme-alaba izan zituzten. Bizimodu gehiena Eibarren egin arren, gaztetan eta umetan Ermuan bizi izandakoak ondo artxibatuta zituen. Isasi kaleko bere etxean hil zen 1994an. 1994ko otsailean Ermua eta Mallabiko `Drogetenitturri´ herri aldizkariaren 2. alean artikulu bat argitaratu zen bere gogorapenekin, "Kazak ala bonbarderuak?" izenburupean, gerratean Ermuan egondako babeslekuen gainean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-105 | 1994 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?