Maria Luisa Urreta Suinaga Urretanekua
Ermua (Bizkaia) (1920-1999)
Biografia
Ermuan jaio zen 1920an, aititaren “Matxiñeneko” errotan. Jose Cruz “Harribakua” eta Mariak izandako 4 seme-alabetatik hirugarrena eta neska bakarra izan zen Maria Luis, Rafael, Pedro eta Santosen tartean. Umetan Sallabenteko eskolan ikasi zuen eta gero Eibarko Aldatze ikastetxean. Eskolak amaituta, Donostiako Barandiaran jatetxean egon zen sukaldaritza ikasten. Sukaldari abila zen eta bilobak gustura joaten ziren haren etxera bazkaltzera. Gaztetan “Beti Gazte” koadrilakoa zen eta harekin makinatxo ibilera egin zituen. Florentino Molina asturiarrarekin ezkondua, ez zuten seme-alabarik izan. Senarraren lana zela eta, Ermutik kanpo urte asko eman ostean, azken urteak Ermuan eman zituen, eta familiaren plazako “Harribakua” etxean bizi izan zen. Gaineko solairuan Rafael “Chevalier” bere neba bizi zen; biak Parrokiako Koruko partaide ziren eta kantari apartekoak. Senitarteko ospakizunetan, entzuleek ederto gozatzen zuten beren duo ederrekin. 1999ko urtarrilaren 31n zendu zen, 78 urte zituela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-102 | 1994 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez | ||
ERM-115 | 1994 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez | ||
ERM-120 | 1996 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez | ||
ERM-161 | Ermua eta Eitzako euskara | Esti Gonzalez | |||
ERM-199 | Ermua eta Eitzako euskara | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?