Mari Luz Yarza Makazaga
Ermua (Bizkaia) (1930-2023)
Biografia
1930ean jaio zen Ermuko Irulitxa auzoan (gaur egungo Zelaieta). Gerra Zibila hasi zenean 6 urte zituen. Zarautzera joan ziren hasieran, baina aitak Santanderrera alde egin zuen eta Ermura itzuli ziren. Ermua ebakuatzeko eskatu zutenean, Ziortza-Bolibarko Arta auzora joan ziren ezkutuan. Ez zuen eskolara joateko aukera handirik izan, baina josten eta brodatzen jardun zuen. Mallabiko Aldasolo baserriko Rufino Arregirekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten. Miren Areitioaurtenarekin batera elkarrizketatu zuen Fernando Aranberrik "Ermua eta Eitzako euskara" proiekturako eta, besteak beste, hainbat kantaren berri eman zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-180 | 1995 | Ermua eta Eitzako euskara | Fernando Aranberri | ||
ERM-188 | 1995 | Ermua eta Eitzako euskara | Fernando Aranberri |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?