Margarita Olañeta Izagirre Pedromarianekua

Ermua (Bizkaia) (1931)

Biografia

Ermuko Erdiko kalean jaiotakoa 1931n. Ignacio Olañeta eta Rosario Izagirreren bost seme-alabetatik bera izan zen nagusiena. Aita Ermuko alkate izan zen ezkondu zenetik, ardura hori hartu aurretik "AGIreneko" tailerrean mekaniko aritu bazen ere. Amaren kargu zegoen "Pedromariareneko" taberna-denda. Artean neskatotxoa zela, aita nola espetxeratu, desagertu eta hil zen ezagutu zuen. Bilbon "Huérfanas de guerra" ikastetxean ikasi zuen 6 urtetik 14 urtera bitartean. 25 urterekin Eibarrera ezkondu zen Jose Mari Kruzetarekin eta 4 seme-alaba izan zituzten. 2002tik 2016ra bitartean `Eibar´ aldizkariaren zuzendari eta koordinatzaile izan zen, senarrak lagatako konpromisoari jarraituz. Politikaren gaineko irrati mahai-inguru baten hizlari bezala jarduna da eta sigla gabeko Udalbatzak defendatu izan ditu. Ermua eta Mallabiko `Drogetenitturri´ herri aldizkariaren 2007ko martxoko 144. zenbakian, Ignacio Olañetaren izaera eta heriotzaren gaineko artikulu bat argitaratu zen, haren alabaren (Margariren) oroitzapenekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERM-028 2007 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia