Jesús López Villalba
Ermua (Bizkaia) (1941)
Biografia
Bilbon jaio zen 1941ean eta Ermuan abade ordenatu zuten 1970ean, bere urtebetetze egunean. Ermura iritsi zenean, herria eta estatua bera aldaketa-zurrunbilo batean sartuta zeuden; bera izan zen, lan talde batekin batera, Ermua aldatzeko trena bultzatu zutenetako bat. Sasoi beretsukoak dira gerora herriaren gizarte-sarean esangura itzela izango zuten hainbat giza-talde: “Scout” taldea, “Emakumearen Sustapenerako Zentroa”, Udalekuak…
1977ko irailean Bartzelonara alde egin zuen, nekatuta, baina ereindakoaren pozez. Karrantzan egon da azken urteetan abade eta jubilatu ostean Ekuadorrera abiatu zen, premiadunen alde lanean jarraitzeko asmoz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-034 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?