Inazio Urreta Areitioaurtena

Ermua (Bizkaia) (1922-2012)

Biografia

Armeroen semea eta loba. Ermuko Izelaieta kalean jaio zen 1922an. Eskolara plazara joaten zen eta 11 urterekin jo zuen estreinakoz Santa Cecilia Bandan. Ureta baserriko Victoria Ormaetxearekin ezkondu zen eta haren anaia Joseren "Ureta" tailerrean lan egin zuen. Seme bi izan zituzten. Laneko bidaia batean, Alemanian, argazki-kamera bat erosi zuen eta Ermuko herriaren argazki-bildumarik zabalena du: desagertutako kale-bazter, eraikin zein gertaera sozial ugari erretratatu izan ditu. 1955-1961 bitartean udal zinegotzia izan zen, San Pelaioko futbol-zelaia eta Teresa Murga eskolak inauguratu ziren sasoian.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERM-005 2006 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria
ERM-026 2007 Ermuko Ahozko Ondarea
ERM-043 2008 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria
ERM-212 1995 Ermua eta Eitzako euskara
ERM-213 1995 Ermua eta Eitzako euskara
ERM-214 1995 Ermua eta Eitzako euskara

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia