Estibalitz González Solozabal Plazakodendakua

Ermua (Bizkaia) (1963)

Biografia

Ermuan jaiotakoa da 1963 urtean. 1977an Eibarrera joan zen bizitzera eta handik urteetara berriro bueltatu zen Ermuko bere txokora. 1990ean bertako Euskal Birusa Euskara Elkartean hasi zen kolaboratzen, baita haren barruan dagoen `Drogetenitturri´ aldizkarian ere; elkarrizketa garaian ere horretan ziharduen. Ehunka artikulu idatzi ditu Ermuko historia, ohitura zahar, lanbide eta pertsonaia esanguratsuen gainean. "Ermuko Ahozko Ondarea" egitasmoaren bultzatzaile eta koordinatzailea da. Lanbidez Haur Hezkuntzako irakaslea da. Ume- eta kale-kantu tradizionalak batzearena da bere zaletasunik aipagarriena, ipuinak kontatzearekin batera. 2010ean `Lapikotxiki: kantuz kulunkatzen´ ume-kantez osatutako liburuxka kaleratu zuen. Bere hizkerak ermuarrera, markiñera eta batua nahasten ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERM-035 2007 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia