Ermuko "Hartza Eguna"
Ermua (Bizkaia) (1934)
Biografia
Inauterietan antolatzen den ekitaldia da, Eguen Zuri biharamunean, barixaku arratsaldez. Hartzez jantzitako pertsonari laguntzen, kalejiran doa herriko jendea, Gillermo Bengoetxeak "Txindurrik" 1934an asmatutako koplak abestuaz batera. Gerrate aurreko urte horretan, gazte bat tuberkulosisarekin gaixotu eta, peoraz-peora eskean ibiliz, botikak ordaindu ahal izateko dirua jiratzeko asmoz asmatu zituen "Txindurri" bertsolari ermuarrak hartz baten harrapaketaren gaineko bertsuok: "Patxi Urkoko etorri jakun/ lehengo egunian esaten/ animali bat han ebillela/ bazter guztiak apurtutzen...". Euskal Birusa Elkarte Kulturalak 1989an berreskuratu zituen bertsook eta kantujiran aritzeko ohitura ere. Talde ezberdinekin elkarlanean arituz kaleratzen da: Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Kaltxango AEK Euskaltegia eta Udal Euskaltegia.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-015 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Andoni Esmeralda |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?