Edurne Ostolaza Larrinaga Arotzanekua

Ermua (Bizkaia) (1934-2010)

Biografia

Ermuan jaiotakoa 1934an. Jose Mari Ostolaza arrasatearrak eta Emilia Larrinaga mallabitarrak Ermura ezkonduta izan zituzten bi alabetatik bera izan zen nagusiena. Mallabiko kaminoan (gaur Zeharkale) aroztegi-zerratoki bat martxan zutela, 36ko gerratea etorri eta bertan behera laga behar izan zuten dena. 1937ko apirilaren 26an, familia osoa Ermutik ihesi zihoala, Munitibarreko bonbardaketak bete-betean harrapatu zituen, zubi baten azpian babes bila sartuta zeudela. Bonbetako baten ondorioz, aita, ama eta Julene 15 hilabeteko alaba txikia hil ziren. Edurne bizirik atera bazen ere, gerrateak utzitako arrastoek zeharo eragin diote bizitzan zehar. Metrailak ahoan eta aurpegian lagatako zauriak sendatzeko hiru operazio egin behar izan zituen: 19 urterekin lehenengoa eta ezkondu ostean beste biak, bigarrena, kasualitatez, Franco hil zen egunean. Mallabiko Gerea auzoko Barrenengua baserrian bizi izan zen 12 urtera arte eta geroago Ermura joan zen. Bertara ezkondu zen 1960an Ezekiel Zenikazelaiarekin eta hiru seme-alaba izan zituzten. Ermua eta Mallabiko `Drogetenitturri´aldizkariaren 138. zenbakian, 2006ko iraileko alean, gerrateko testigantzen artikuluen bilduma txiki batean argitaratu ziren bere bizipenak.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERM-108 2006 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia