Amparo Suinaga Orbe Matxin
Ermua (Bizkaia) (1917-2015)
Biografia
Aitxitxa Matxinen errotan jaio zen 1917an. Aitak, Santos Suinagak, pilotaria izanda, 20 denboraldi eman zituen Kuban jokatzen; eta Amparok, 7 urte zituela, amari lagundu zion “La Fayette” transatlantiko frantsesean beste alderaino. Itsasontzian emandako 9 egunak ondo gogoratzen zituen elkarrizketa egin zitzaionean. Ikasle ona izan zen eta maistraren esanak betetzen fina, nahiz eta lantzean behin okerkeriaren bat egin. Memoria handiko andrea, datu kontuetarako fidagarria eta euskara aberatsekoa. Hizkera: ermuarrera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-027 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?