Alejandro Zubizarreta Albizu
Ermua (Bizkaia) (1931-2018)
Biografia
Ermuko Izelaieta kalean jaio zen 1931n. Pilotaria izan zen (herrien arteko hainbat lehiatan jokatu zuen) eta musikaria ere bai. Solfeoa ikasi zuen bere osaba Luis Albizu ("Luis Txikixa") maisu zuela. Ermuko "Santa Cecilia" bandan tronpeta-jotzaile eta Txistularien bandan txistu baxu izateaz gain, bere sorrera-sorreratik gizonezkoen "Abeslariak" abesbatzako partaide izan zen. "Zubi-ondo" enpresan mekaniko ofiziala izan zen. Felisa Junquerarekin ezkondu zen eta hiru alaba izan zituzten. Ermuan ospatutako 47. Txistulari eguna zela eta esan zuena `Drogetenitturri´ herri aldizkariaren 89. aleko artikulu batean dator jasota.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-125 | 2002 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?