Alazne Aiestaran Yarza Orozkonekua
Ermua (Bizkaia) (1972)
Biografia
Ermuan jaio zen 1972an eta bertan bizi da. Kazetaria da eta irakaslea lanbidez. 2000. urtetik aurrera, Ermua eta Mallabiko “Drogetenitturri” aldizkariko zuzendaria da. Lanpostu horretan ikusi eta ikasitakoek balio izan diote bere doktore-tesian Deba Barreneko 6 herri aldizkariak aztertzeko; tesiaren izenburua hau da: “Deba Barreneko euskarazko komunikazio-sistema, tokian tokiko aldizkarien kazetaritza-genero eta gaien analisia 200-2004 bitartean (“…eta kitto!”, “Pil-pilean”, “Barren”, “Berriketan”, “Kalaputxi” eta “Drogetenitturri”)". Elkarrizketa egin zitzaionean, Eskoriatzako HUHEZIn Ikus-entzunezko Komunikazioen irakaslea zen eta EHUko Komunikazio Zientzien Fakultatean ere irakasten zebilen. 1994an Lan Harremanetan diplomatu zen, 2000. urtean Kazetaritzan lizentziatu eta 2007an Komunikazio Zientzietan doktore egin, guztiak EHUn. Euskara batua eta ermuarrera nahasten ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-030 | 2007 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?