Erandio (Bizkaia)

Errepublikarrekin gerran

Errepublikarrekin gerran <p>Errepublikarrekin ibili zen gerran. Burnizko gerrikoa apurtu zutenean, etxean zegoen. Berak lan egiten zuen Iberia izeneko lantegia Sestaon zegoen. Hantxe ibili zen lanean, Bilbo hartu eta gero. Hilabete bi egin zituen inguruan gerran. Babesik gabe eta eraso latzen pean ibili behar izan zuten.</p>

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublikarrekin ibili zen gerran. Burnizko gerrikoa apurtu zutenean, etxean zegoen. Berak lan egiten zuen Iberia izeneko lantegia Sestaon zegoen. Hantxe ibili zen lanean, Bilbo hartu eta gero. Hilabete bi egin zituen inguruan gerran. Babesik gabe eta eraso latzen pean ibili behar izan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

-Eta gerra kontau dozu. Nik, ba, gerrataz... ni ez naz bizi, entzun ein dot.
- Gerran?
- Zelan pasa dozu zuk, ba?
- Gerrea?
- Bai. A ber, kontaizu apurtxu bet.
- Gerran nik denpora gitxi [ein nendun]. Baie txarrena e, denporarik txarrena, e.
- A, bai?
- Bai. Ni ibili nintzen gorrin alderditi, gorrin alderditi, eta suerta nintzen etxean. Etxen suerta nintzen hona sartu zienen Francon alderdikok. Hori horra hori zinturoia esaten jotsena, Burnizko zinturoia. "Hierro" "burnia" da, ezta? Hori apurtu ein ebenen, ni etxen suerta nintzen. Eta gero, ba, nire kinte ondinogarren altxa barik euki euen Francok. Ni hogeta bederatziko kinto naz eta hori oindinogarren zertu barik euki euen. Eta gero, ba, fabriken ordun Sestaon, lelengon Altos Hornosen sartu nintzen, ezta? Baie gero Sestaora, Sestaoko alderdire pase gintzen, Iberia esaten jakon taller batera. Hojalatak eiten gendun guk, hojalatik. Bueno, zerak: zerbezan tapoiak, zerak, tapak-eta iteko eta... materiala, baldek eta holako gauzek eiteko materiala eiten gendun. Eta entera zirenen etxen naola, geitu ein osten. [... gerrara] eta gero han lotu nintzen... Francoaz nik egun bat be ez dot ein.
- Andrea: Militarizau...
- Gero han lotu nintzen…
- A! Biharrien?
- Ba, bai. Ibiliko [baninteke] modun, ba, konsignan, gerran ibiliko [baninteke] modun. Holantxek. Hori holantxek [suertaten da] gerrako denporan. Baie hile bi ein genduzen gerran, baie txarrak, e! buff...
- Eta hamen? Inguru honetan?
- Bai. Hemen, hemen, hemen bertan, bai. Bai, horra Sollube azpin be egonda nao ni. Sollube ta Jata ta...
- Jolin...
- [...]. Pase genduzen egunek e?
- Bai, e?
- Buff… Defensarik ez... zer defendidurik ez gendun euki geuk eta ha beste ka… abiazinoko eiten oskun, bueno, destrozuk eiten oskuezen. Eta kañoiak be... potentek. Buo! Bai, bai.

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia