Errazionamendua gogoratzen du
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 11a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ERA-001/030
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Zu akordako zara hobeto igual gerraostie, ezta?
-Klaro. [Nezezidi] gehiau. Baie ez gauza onik, e. Razionamentu dana, esan dotzut, dana razionamentu. Eta halan dala eta: “Así es y así tiene que ser”. Gero hasi gintzezan geu be irabazten apur bet eta normalize zan apurtxu bet eta gure denpora hori izen da. Ez, ez, ez dekot historia handirik nik.
-Errazionamentuetan ze egoten zan? Kartillak edo holako zeozer?
-Klaro kartillek, kartillek. Bai. Ta zenbet... ba... litro erdi orio, kontue atareizu, eta azukre kilo erdi. Halan izen zan dana, e. Dana, dana.
-Eta kartillak zer ziren, pertsonalak edo familia edo zer?
-Ez. Zuk eroten dozu dendara eta horreaz, seiluaz, emoten dotzue errazino, ez dekozu gehiau, ez diruaz ez... Dirurik ez eon be, e.
Egilea(k): Lucas Mezo
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!