Euskaltzale eibartarra. Frankismo garaian erabat murgildu zen Eibarren izan zen mugimendu klandestinoan eta euskalgintzan. 1955-1970 bitartean, Imanol Laspiur eta Juan San Martin lagun zituela, Eibarren euskararen eta euskal kulturaren inguruan izandako eragile nagusienetakoa izan zen: Klub Deportiboko euskarako klaseak, ikastolak, Ekin eta abar. Baita gerora ere, HBn, Aralarren eta Elkarrin. Franco osteko lehenengo legegintzaldian zinegotzi izan zen Eibarko Udalean. 1990. urteaz geroztik Eibarko euskara jaso eta aztertzeko saioetan ere lan handia egin du, batzuetan zuzenean lanean eta beste batzuetan lekuko bezala. Euskaltzain urgazle da.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!