Azpeitia, 1950. Magisteritza ikasketak egin zituen eta Azpeitiko Ikastolako irakasle izan zen Loiolako Herri Irratian hasi zen arte. Lan handia egin du euskara eta euskal kultura bultzatzen. Hainbat kultur talderen sorreran parte hartu du, besteak beste, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta `Bertsolari´ aldizkariaren sorreran, eta baita Erniarraitz Bertsozale Elkartearen eta Azpeitiko Baite Euskara Elkartearen sorreran ere. Bertso jaialdi eta txapelketetan gai-jartzaile eta aurkezle gisa ibili da urte askoan eta baita bestelako jaialdietan ere.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!