Lezon jaioa 1969an. Euskal Filologian lizentziatua. Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiaren sortzaileetakoa. Euskara elkarteen mugimenduaren baitan herrietako hedabideen sorreran eta kudeaketan jardun zen; Lezoko Orratx! Kultur Elkartean, Orratx! aldizkarian eta Oarsoaldeko Oarso Telebistan. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren Hedabide Sailaren buru eta zuzendaritzako kide izan zen 2000-2002 bitartean. Oarsoaldeko Hitza egunkariaren sortzaileetakoa eta Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ren Administrazio Kontseiluko kidea 2003az geroztik. 1999ko ekainaz geroztik Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Sailaren arduraduna. "Lezoko euskararen azterketa" lanaren egilea, Imanol Esnaolarekin batera.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!