Irakasletza eta Historia karrerak ikasi ditu eta Bergarako ikastolan egiten du lan. Osintxuko ikastolan zebilelarik, "Osintxuko Euskera" (1985) lan monografikoa egin zuen, Iñaki Etxaniz osintxuarrarekin batera, UNEDeko B mailako lan monografiko gisa. Eurek grabatutakoak dira Ahotsak Proiektuan bilduta dauden grabazio zaharrenetariko batzuk. "Bergarako euskera" (1988) egiten parte hartu zuen, eta baita Juan Martin Elexpururen "Bergara aldeko hiztegia" (2004) liburuan ere, bereak baitira bertan agertzen diren argazki gehientsuak. Badiharduguko kidea sorreratik.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!