Imanol Laspiur Bergaran jaio zen 1929an eta Eibarren hil 1998an. Ikasketaz industria maisua bazen ere euskaltzalea eta kultura suspertzailea izan zen batik bat. Gogor lan egin zuen euskararen alde, batez ere Deba Ibarrean eta Eibarren. Euskara irakasle izan zen eta baita ikastolen bultzatzaile ere. Euzko Gogoa, Karmel, Eibar, Jakin, Olerti eta Zeruko Argia aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Bereak dira `Azentu diakritikoa Eibarko Euskaran´ (1979), `Ikastola eta Gurasoak´, `Euskal joskera´ (1968) edo `Eibarko Ikastolaren Historia Txikia 1960-1994´ bezalako lanak. Euskaltzain urgazlea zen, eta hil ondoren argitaratu zen, 1999an, bere azken liburua: `Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua´.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!