Eibarren jaio zen 1950ean. 1988tik 2005era Eibarko Udaleko euskara teknikaria izan zen. Hamazazpi urte horietan buru-belarri aritu zen euskararen alde lanean, bai alderdi teorikoan, bai praktikoan. Elkarte bat baino gehiago jarri zuen martxan: Eibarko eta kitto! euskara elkartea eta aldizkaria, Zarauzko Txaparro aldizkaria, Badihardugu Euskara Elkartea, Topagunea, Astixa aisialdi taldea... Transmisio kanpainak burutu zituen eta Eibarko euskara jasotzeko eta hedatzeko hainbat lan bultzatu eta argitaratu zituen. 2004an Zarauzko euskara jaso eta aztertzeko bekan parte hartu zuen eta hainbat elkarrizketa egin zituen.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!