Idazlea eta itzultzailea. Bergara aldeko lexikoa izan zen bere doktaradutza tesia (EHU-1996). Bergarako UNEDeko kide gisa, departamentuak lan ugari bideratu zuen herri-euskara jasotzera eta ikertzera. Bergarako euskera (1988) liburua eta Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak (1997-2002) proiektua, lau liburukitan argitaratu zena, zuzendu zituen, Bergara aldeko hiztegia (2004) liburuaren egilea da. Badihardugu Elkarteko kidea da sorreratik eta Ahotsak.com proiektuan lanean dihardu.