Nobio-kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-035-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko ekainaren 29a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ELO-035/020
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Zure kasua diferentia izango zan baiña, hola nobixua ta noiz topatzen zan, edo zela edo?
-Bai, bai. Honbre, ba etorten zien porejenplo ba Abadiñotik edo Apatatik edo hortik etorten zien mutilak, ta itten zittuen hori, dantzan edo, ta gero lagundu ta batzutan esaten otsen ba bueno ba "ez etorri gehixao". Baiña bai.
-Neska-laguntziak eta?
-Hori da, neska-laguntziak. Baiña nobixo ez, bestelan ba lagundu.
-Eta nobixo izateko (kasu bakoitzian diferente izango zan baiña), mutillak esango zotsan normalian neskiai.
- Normalian bai, neskiak ez.
-Eta lelelengo eguna ze izaten zan, geratzen zien zerbait hartzera, edo erromeixan dantzan...
-Ez. Erromeixan dantzan, ze lehen hartzera ezer etzan joaten tabernara ta neskak. Bo... Keba! Neskak zan apuntauta atzamarraz. Ez, ez, ez.
-Nobixo eindda gero be ez?
-Umm! Gutxitxuao. Oingo moruen eta bueno-bueno-bueno. Keba-keba! Eta zigarrua erretan, bueno... Ez eraten be ez eta ezebez. Erremeixatik, erremeixa [amaitzen?] zanien etxera.
-Zinera?
-Bueno, ni Arenetan bai. Arenetan bai joaten nitzen, baiña hamen bertan Elorrixora gutxi, gutxi.
-Zigarrua erretzen zeban baten bat ezagutu dozu?
-Neskak? Ez. Keba. Ezta, ezta pentsau be ez. Oingo bezela? Booo.
-Erropiai ta asko begiratuko jakon, ezta, eskotiak eta.
-Bai, bai, honbre!, hoixe bai. Honaiño tapauta.
-Gonia be...
-Ez motza. Belaunetik behera. Eta frakak eta, holakoik be ez sekula. Booo!
-Baiña izango zien puxka bat atrebidatxuak.
-Honbre! Batzuk beti dana, beti. Batzuk salidatxuak edo gehixao [jakintzailliak] edo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!