Elorrio (Bizkaia)

Haize-klaseak

Haize-klaseak <p>Behe-haizea, Anboto-haizea, ifarra... Bakoitzak nondik jotzen duen eta zer giro ekarri ohi duen. Ifarrari "haxe gorrixe" edo "frantzi-ifarra" ere esaten dio..</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-034-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behe-haizea, Anboto-haizea, ifarra... Bakoitzak nondik jotzen duen eta zer giro ekarri ohi duen. Ifarrari "haxe gorrixe" edo "frantzi-ifarra" ere esaten dio..

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Egualdixagatik zertuko dotsut. Euki dozu zaletasunik, egualdi hau eingo jok bihar edo etxok eingo edo?
-Keba! Nik seguru-seguru hurrengo egunien atzo ze iñ aben.
(Barreak)
-Baiña haiziai edo erreparauko zontsan, ez? Haize hau dago edo bestia dago.
-Bai, hego-haxie ta. Horrek bai, ze haxe dabillen, horrek bai. Lehenguan be haxe-putz edarrak denpora asko eztala in zittuan.
-Ze haize klase bereizten dittuzu bere izenaz eta?
-Hego-haxie, iferra, be-haxie. Gero Anboto-haxie be esate(n) otseu te.
-Eurixa ekartzen dabena ze haize da?
-Be-haxia, be-haxie.
-Nundik joten dau?
-Gutako behia hori da (eskuaz seinalatuz).
-Amboto aldetik?
-Ez, ez, beherautik, beherautik. Trumoiek joten dabenien ixeten da hor Anboto aldien-da joten dabenien, hor, orduentxe. Han da joten badau, ba!, hamen etxok eingo, Udala aldien-da jo ezkero.
-Beheragotik esan nahi dok, hemen Zornotza aldetik edo?
-Bai, bai. Itxesotik datorrenien, itxesotik datorrenien.
-Gaillegua edo bai? Holako berbaik?
-Gaillegue e iñoz bai, baiñe ez, ez.
-Eta egualdi hotza, nundik?
-Egualdi hotza iferrak. Hau, iferra esate(n) otseu guk. Haxe gorrixe edo.
-Eta frantzi-iparra edo esaten da?
-Frantzia-iparrra, bai.
-Eta egualdi sikua?
-Egualdi sikue hego-axiek eta...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia