Elorrio (Bizkaia)

Gaztetatik dantzan

Gaztetatik dantzan <p>Hamabi urte ingururekin hasi zen dantzan, herriko plazan. Gizonek ordaindu egin behar izaten zuten eta kalabaza emanez gero haserretu egiten ei ziren. Elorrioko plazan "granbolia" (gramola) egoten zen, eta jaietarako Arrasateko edo Durangoko bandak etortzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamabi urte ingururekin hasi zen dantzan, herriko plazan. Gizonek ordaindu egin behar izaten zuten eta kalabaza emanez gero haserretu egiten ei ziren. Elorrioko plazan "granbolia" (gramola) egoten zen, eta jaietarako Arrasateko edo Durangoko bandak etortzen ziren.

Transkripzioa

-Akordatzen zara lelengo aldiz erromeixa batera noiz joan ziñan?
-Plazara, granbolie euen da, hortxe ikesi giñuen dantzan. Dantzan bere berezkue neuken nik. Dantzan ikusi hamabi urtegaz edo. Eta gero bestetik auzoko neska ta mutil danok batera bejatzen giñen kalera.
-Asko ziñaten?
-Bai, kuadrillia giñien, kuadrillia giñien, hamabost bat ero iguel. Da bai kalera bejatu alkarraz neska ta mutill da bai ixon be bai.
-Zenbat urtekin esan dozu?
-Hamabi bat urte arte ero.
-Plazan orduan eitten ziñuen dantzan. Sueltua edo agarraua be bai?
-Bai, danera, danera. Baiña sueltue be asko. Da agarraue gero gizonai kobrau eitte(n) otsen plazan, txapatxo bat ipintte(n) otsen, ta kalabazak emoten botsazuz ba ha galdu itte(n e)ben, ha pagau eben-da.
-Ze pagatzen zeben, pieza bakoitzeko ala?
-Ez, baten, baten. Baiña ha pagau dabe ba dantzan eitteko. Ta gero ba neskak pe okerrak eta saso baten kalabazak pe emon itten giñutzezen. Da, bueno, nik behin bakarrik emon notsazen, behin, da bertan garbatu xatan da kitto.
-Hasarretu eitten zien mutilak?
-Hasarretu itten zien. Pagau eben txapie ta, bai. Bueno, ba holan.
-Erromeixa-lekuak kaliaz aparte, nora joaten ziñaten erromeixara?
-Juen kanpora ni enintzen jueten, e.
-Hemen inguruan baiña, auzuetan?
-Auzuetan. Auzuetan eta gero granbolie euen plazan, da herrixen.
-Zeintzuk zien hemen erromeixa onenak auzuetan?
-Eztakitt onenak ero zer. Soiñojollak zien. Plazan ez, plazan granbolie, baiña ostien soiñojollak zien. Da jaixetan, Elorrixoko jaixetan Durangoko musikie da Mundragokue etorte(n) zien, etorten ez, ekarri itten zittuen, da harek joten zittuen piezak markatzen giñuzen, bueno!, bueno!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia