34ko "Iraultza"ko oroitzapena
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: ELO-025/015
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
-Akordaten naz, nik eztakit zenbat. Zenbat urte da Eibarko zeroi urten ebanien? Setenta?
-Bai, pasauta izango die, treintaiunuan zan eta. Eibarko zer?
-Hori..., gerra moduen edo zeoze jazo zan.
-Bai, bai.
-Eta gure ama jun zan esniekin Eibarrera, eta illuntzera arte ez zan etorri.
-Treintaikuatrua.
-Eta gure aittek hara tontorrera junda, handik basotik etorten zan eta, Zaldibartik. Zenbat buelta eitten eban? Eta ez zoskun ezebe esaten. Eta illuntzixen astuaz etorri zan.
-Ta zer pasau jakon Eibarren egun horretan?
-Ba ze zan jazo zana? Republikia.
-Ez, hori izango zan Hogetamalauko Reboluziñua edo modukua egon zanian, ezta? Zuk zenbat urte orduan?
-Eztakit ba, larogeta hiru daukadaz oin eta.
-Bost edo hola?
-Ba hoixe pentsetan dot nik pe, txikitxue nintzen eta.
-Hogetamalau izengo zan, bai, egon zan halako zer bat eta.
-Ba orduentxe. Ta ama iluntzixen etorri zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!