Otea ebakitzen basoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-025-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ELO-025/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Zuk ota-jotia ta ezagutu dozu?
-Jotie ez baiñe ebatie bai. Basuen. Eta aittittek, e, aitte taillerrien ebillen. Eta aittittek "juen in biko dxonau"; holakoxe denporia. "Juen in biko xonau". Bai, zer... [...]. Urte biko ota-bedarra. ["zelan juengo ga?"]. "Ba jueten ezpagaittun etxonau ebaiko, etxonau ebaiko ba", ta. Piper-txorixeruek hartu merixendetan eta bagoiez. Segie zorrozten ez zekixen aittittek, eta aittek segie ekarri ebanien etxera, guk hartu, ze igeteixak eta ibiltten giñen eta. "Egunen baten hainkan bat ebai bixok honek, hainkan bat ebai bixuek honek umiok!". "Hartzen ezpadabe eztabe ikesiko", aittek. Eta juen ga. Nebie be bai, e, Iñaki be bai. Ta juen ga eta ni hasarre, berua euen eta ezin zeikien ebai ta. Etorten da honen amen osaba bat Gasatik. Bakizu nun dauen Gasá? Tio Euxebio. Etorri hadi geurea kridxeda, horrenbeste bihar ezton eingo ta". "Zuk eztozu iñor biheko geldi egoteko", nik. Eske...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!