Elorrio (Bizkaia)

"Bizixo Kalia" eta bertako putetxea

"Bizixo Kalia" eta bertako putetxea <p>"Bizixo Kalian" "se&ntilde;oriten" etxea egon zen, putetxea. "La Marquesita", "La Condesita" eta "La Tremens" neskak. Soldadu-ilarak atean gerra-denboran. Libertate handia egon ei zen sasoi hartan. Eliza ere itxita egon zen gerra-denboran, Intendentzia zegoelako bertan. Gerra igaro zenean, "La Marquesita" eta joan egin ziren baina Tremens Elorrion geratu zen. Tremensek banderarekin izan zuen gorabehera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-020-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Bizixo Kalian" "señoriten" etxea egon zen, putetxea. "La Marquesita", "La Condesita" eta "La Tremens" neskak. Soldadu-ilarak atean gerra-denboran. Libertate handia egon ei zen sasoi hartan. Eliza ere itxita egon zen gerra-denboran, Intendentzia zegoelako bertan. Gerra igaro zenean, "La Marquesita" eta joan egin ziren baina Tremens Elorrion geratu zen. Tremensek banderarekin izan zuen gorabehera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta gero, je, ordurako gu txi(k)ixak giñienien hala esaten oskuen, ez etortzeko hona. Hau kaliau zan Julian Zapateruenetik honutz ondo, ta panaderixatik harutz be ondo. Baiña hor erdixen eztait zer euen. Gero Buzkantzera, gu Buzkantzera joaten giñien. Pixkat haundi ein giñienien baten batek esan oskun, e, "que ahí estaba "La Marquesita" "La Condesita" y "La Tremens". Baiña ezkiñuan jakiñ zertzuk zien. "Sí, está "Tremesita" eta "La Marquesita" eta. Aillegau da gerria, ta gero kolia soldauena (barreak). Ta bagoiaz etxera preguntez, eta esaten amai... Jooo! Bueno, ixilik!, zarata baten, hasarre. Eta halaxik enterau giñien ze pasetan zan hor "Kale Bizixuen". Y eran tres chicas, pues, 'cariñosas'.
-"Neska txikixak" edo Eibarren esaten zotsena.
-Hori! Orduen zien ba, pekatua zan eta. Baiña gerra-denporan dana liberau zan, libertade haundixa egon zan. Elixia be itxi egin zan, bai, zakuak eta ipiñi ebezen "intendencia" moruen, azkenetan, ezta. Eta elixara be ezin zeikien juan eta bueno...
-Etxe hori Errepublika denporan be egon zan ala bakarrik gerra denporan egon zan?
-Ez, aurrerao. Gero ya dendia egon zan. Gero...
-Esan nahi dot gerriak iraun zeban bittartian egon zan hiru señoriten etxia?
-Hori etxioi?
-Bai.
-Bueno, baiña iñok..., eurak ekixen, soldauak eta eurak ekixen zer euen han. Ze jentiak jakingo eban baiña berbaik..., kontau ez. Gu enterau be ez giñien eitten.
-Gero gerria pasau zanian desegin egingo zan etxe hori..
-"La Marquesita" joan zan nunbaittera ta. Tremens hamen geratu zan, e. Bai, ikurriña berak ipiñi eban, osea, banderia. Esaten eban...
-Berak ipiñi eban Españako banderia?
-Berak lapurtu eban han eskolan. Harek eitten eban kanposantutik bajatu. Esango-ban: "Nik zetako ingo xuat ba", ezin zeikien erosi, "ba hauxe eruango xuat". Kalien ba hartu eta eruan. Baiña harek, e, pregoia be jo eben aber entregetako, harek entzungo eban hori baiña keba!
-Elorrixokua zan?
-Nik pentsetan dot baietz. Zan enterradorien alabia. Ta eztakit zelakua zan be, ezin neike esan ezautu neban be ez. Entzutez bai, baiña.
-Zuek gaztetxuak artian.
-Hori ba.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia