Elorrio (Bizkaia)

Errondak eta ezteguak

Errondak eta ezteguak Ezkontza egunean, gauez, erronda egiten zen. Soinujolea, jan-edana eta dantza, baserrian bertan. Eztegu batzuetan olio-azak eta garbantzua izan zen menua. Bera ezkondu zenerako gauzak "aurreratuta" zeuden. Tabernan egin zuen eztegu-jatordua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-018-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkontza egunean, gauez, erronda egiten zen. Soinujolea, jan-edana eta dantza, baserrian bertan. Eztegu batzuetan olio-azak eta garbantzua izan zen menua. Bera ezkondu zenerako gauzak "aurreratuta" zeuden. Tabernan egin zuen eztegu-jatordua.

Transkripzioa

-Errondarik-eta ezagutu dozu?
-Ezkontzen [zietzenien] eta bai. Ezkontzen [zietzenien] gabien lelengo ba izeten zien, bezkeixek eukitten zittuen horrek eurok inbitauok eta. Ta gero gabien ba errondara, hara juenda. Han gabien ba ardaua-ta emuten eben-da; orduen ardaua-ta be gauza haundixa ixeten zien-da. Ogi edo [....] haintxe emun-da, haintxe errondan. Haxe ixeten zan orduko errondioi.
-Musikaik egoten zan?
-Bai, bai, musikia egoten zan. Soiñujollie enjeneral, soiñujollan bat.
-Hori basarrixan bertan?
-Basarrixan, basarridxan, basarrira ezkondutakuan, basarridxan bertan egoten zan bazkaixoi.
-Ezteguak esaten zontsen?
-Ezteguek, bai, ezteguek, ezteguek.
-Eztegurik akordatzen jatzu, ezteguren bat? Zeuria akordauko jatzu.
-Bai, bi be bai. Hor Leizen bat, eta beste bat Aiztekua, lehengusu-lehengusiñak. Ta harekin zela egonda nauen ni ezteguen. Ta ni mutikuoi, ta haintxe. Ta ezteguen ba akordetan naz baten garbantzuak eta azak jan giñuzela.
-Eztie txarrak.
-Bai, orduan esaiezu honei... Bai, ta orduen pozik, joño!, ezteguek eta ezteguek.
-Oilaskon batzuk be hilko zien baiña.
-Bai, gero okelia be egoten zan-da, bai.
-Zeu ezkondu ziñanian zela izan zan?
-Ni ezkondu [nintzanien] ia aurreratua euan, nik tabernan ein naban bezkaixoi, bai, Elorrixon [...] ezkondu nintzanerako. Orduko ya kanbixauta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia