"Nazionalak" Elorrio hartu bi lekutatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-017-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elorriora eta Elgetara bateratsu sartu ziren francozaleak. Gazetara heldu ziren moroak argalak eta arinak ziren. Hurrengo egunean, arrosarioan zeudela itzuli zituzten gizonak.
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: ELO-017/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera
Transkripzioa
-Nora sartu zien lehenago (Francoren tropak), hemen Gazeta, Berrixo aldetik ala Elorrixoko kalera. Zeintzuk aillegau zien lehenago? Fr-Hoixe eztakit. -Fl-Hortik sartu zien, Memarixatik sartu zien, da gero ba hau fallau ebenien Elgetako zeroi, ba bestiek aillegau zien da ba. Oiñ hori horko batasunoi eztakit zelan eiben (ein eben). -Batera samar, ezta, egun baten... Fr-Egun baten pasau zan hori danoi. -Handik sartuko zien Memarixa aldetik, eta bestiak ikusi zebenian harrapauta zarela atzetik, iges egingo zeben... -Fr-Bai. Baiña zan..., bueno. Txikixak giñien, bost-sei urte. -Fl-Hona moruak sartu zien. Baltzak ez zien, e! Argaltxo batzuk zien, bigotiekin-da. Ñeeeñeee..., ajillak eta zerak zittunan. Oin, bal-baltzak ez, e. Oin dauzen moruko baltzak ez. -Eske moruak, berez, marrokixak eztie baltzak. -Fl-Moreno-morenuak bai. Ta ba gu bialdu giñuezen... -Fr-"Manos abajo" itten ei etsen; "manos arriba!" itten ei etsen. Nik hori beorri entzunda. -Fl-Hurrengo egunien be barriro jun giñien erresaixora. Da handik etorri zien, mutil batzuk etorri zien, da, kirrinn, atia zabaldu eben; da, klaro, prisioneruek [eruen] zittuen da bialdu zittuen da. Orduen be haraxe erresaixora aillegau zittunan. Da, klaro, horrek etxatzuz ahazten sekula. Horrek ikusteozuz pelikulian letxek memorixan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!