Maria Pilar Iñurrigarro Aranzibia

Elorrio (Bizkaia) (1934)

Biografia

Elorrioko Txanberi baserrian, “Fonda Chamberi” izandakoa, jaio zen. Aita zuen bertakoa eta ama, berriz, Zaldibiako Katika baserrikoa. Hiru seme-alaba izan zituzten. Elorrion eskolatu zen lautik hamalau urtera bitartean. 17 urterekin Belegin lantegian jardun zuen, galdaketarako moldeak egiten, urte eta erdiz. Bilbon egon zen gero neskame bost urtez, “Naviera Sota”ko alaba baten etxean. Handik itzuli zenean Legutiora ezkondu zen, Txomin Viteri Arrasaten jaio eta Legution hazitakoarekin. Txominek hasiera batean denetariko saltokia zuen: denda, estankoa, telefono publikoa, taberna eta jatetxea. Geroago, denda bakarrik utzi zuten. Hiru seme-alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ELO-019 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Beraneanteak etxean Bideoaren ikonoa
2 Moroek bere senide batzuk hil zituzten Elgetan Bideoaren ikonoa
3 Eskolan dena erdaraz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Baserrian lanean umetatik Bideoaren ikonoa
5 Memariaraino iratan aita eta alaba Bideoaren ikonoa
6 Gari-jotzen Bideoaren ikonoa
7 Ogia beste etxe bateko labean egin Bideoaren ikonoa
8 Taloa eta morokila Bideoaren ikonoa
9 Bilbon 5 urte kriada Bideoaren ikonoa
10 Sotatarrak nazionalista, baina euskararik ez Bideoaren ikonoa
11 Ezteguak nolakoak izan ziren Bideoaren ikonoa
12 Ezkon-bidaia Bideoaren ikonoa
13 Taberna, denda, telefonoetxea Bideoaren ikonoa
14 Dendaritza oso diferentea Bideoaren ikonoa
15 Erromeriak Elorrion eta inguruan Bideoaren ikonoa
16 Lehenetariko telebista Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia