Jose Ramon Urizar Zurinaga
Elorrio (Bizkaia) (1931)
Biografia
Elorrion sortu zen, baina 1936an, gerraren ondorioz, Durangora mudatu zen familia aitak han baitzeukan, Kurutziaga kalean, bizikletak, motorrak eta automobilak konpondu eta saltzeko tailerra. 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak bete-betean harrapatu zuen tailerra eta baita ama zauritu ere. Durangotik Matienara eta handik Mendatara jo zuen familiak. Mendatan zeudela Gernikako bonbardaketaren lekuko izan ziren. Elorriora itzuli zirenean, aitak tailerra galduta, amak atera zuen familia aurrera, arraina salduz. 1960ko hamarkadan, Elorrioko ikastolaren sorreran parte hartu zuen Jose Ramonek. Durango 1936 Elkartekoek egin zioten elkarrizketa, gerra garaiko eta gerraosteko kontuak jasotzeko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELO-198 | 2017 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute